lunes, 14 de diciembre de 2009

GABONETAKO MARRAZKI LEHIAKETA!!!


Urtero ohitura den bezala, aurten ere, Lemoako J.B EGUZKIZA MEABE ikastetxean gabonetako marrazki lehiaketa egingo da. Ikastetxeko ikasleek hartzen dute parte bertan eta ziklo bakoitzeko marrazki honenak eramaten du saria. Baina, beste ikaskideak ere beren saria daramate, marrazkia eginez parte hartzearena.
Nola ez, marrazkiaren gaia gabonak dira eta marrazki guztiak gai honi buruzkoak izan beharko dira.

Ziklo bakoitzeko marrazki onenak jasotzen duen zaria, material didaktikoa da.


Lehiaketari buruzko informazio gehigarria behar ezkero hementxe daukazu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario