lunes, 14 de diciembre de 2009

OLENTZERO

Urtero bezala gabonak heltzen dira, ume guztiei pozik ikusten zaie... badakite laister olentzero etorriko dela!!! Eta guzti hori dakarrena!!!!

Ikastetxe guztiak bezala, Lemoako eskolan ere gabonak ospatzen dira. Denon artean Olentzero bat egiten dute. Non bukatzen dutenean beheko sarreran jartzen dute eta gabonetako oporrak baino egun bat arinego, sarreratik hartzen dute eta ikastola guztia doa olentzeroaren ostetik udaletxera heldu arte. Udaletxera heltzean, 6.mailakoak udaletxeko balkoira igotzen dute.

Olentzero balkoian dagoenean, ikasleak plazan kantatzen hasten dira, olentzeroren abestia eta gabonetako beste pare bat kanta. Ondoren, ikastola guztia irakasleekin batera Lemoako auzo gehinetara abestera doaz, non karameluak botatzen dizkie.

Nola pasatzen diren umeak gabonak heltzen direnean!!!jejje. Espero dogu inoiz ez aldatzea hau!!!!

Aurten, oraindik ez denez heldu egun hori, lehengo urteko arzgaki bat jarri dugu, ikusi deizuen nolako ohitura den hori egitea Lemoako Ikastetxean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario