martes, 15 de diciembre de 2009

GABONETAKO OHITURAK ARRATIAN


















Dakigun bezala, herri guztietan gabonak pasatzeko ohitura desberdinak daude. Lemoako 5.mailako ikasleek ohitura horietaz gogoratzeko eta gogoan izateko lan bat egitea proposatu zuten, noski irakaslearen laguntzarekin!!

Lan honetan, adibidez zer dira gobonak, noiz ospatzen dira, noiztik, dauden ohiturak, beste munduko gabonak... galdera guzti hauek daude erantzuta!!!

5.mailako ikasleentzat esfortsu handiko lan bat izan baita, power pointarekin azaldu baitzuten!!!!

Lana gustokoa izan daiten espero dugu!!! Lan hau begiratzeko klikatu, hemen.

BERTSOLARITZA

Orain dela pare bat egun bertsolaritza finala izan da. Hori dela eta J.B EGUSKIZA MEABE.n ere bertsolaritza bultzatzen dela esan nahi dugu.

4. mailatik aurrera nahi duten ikasleak bertsoak nola egiten diren ikasten hasten dira. bertsoa nola egiten duten dominatzen dutenean, nohizbehinka beste ikastetxe batzuetara joaten dira bertsoak kantatzen!!!

Honekin adierazi nahi duguna da Lemoako ikastetxean bertsolaritza ere bultzatzen dela, Euskal Herriko aintzinako ohitura bat delako eta ezin daitekeelako galdu inoiz!!!

Bertso saio baten adibidea:

MENDI TXANGOAK

Ikasturte osoan zehar, hainbat irteera egin dira leku ezberdinetara, inguratzen gaituzten lekuak ezagutzera. Zenbaitetan mendi txangoak egiten dira, eta horretarako ikastetxeak, ikasleen gurasoekin batera burutzen dute ekintza. Lemoako Ganzabal mendi talderen kolabaorazioa ere badaukate ekintza hauek aurrera eramateko.

Ondorioz, txango hauetan ikastetxeko maisu-maistrez aparte, haurren gurasoek ere parte hartzen dute, ikastetxeko ikasleekin bat. Maila guztietako ikasleak joaten dira txangoetara.


lunes, 14 de diciembre de 2009

OLENTZERO

Urtero bezala gabonak heltzen dira, ume guztiei pozik ikusten zaie... badakite laister olentzero etorriko dela!!! Eta guzti hori dakarrena!!!!

Ikastetxe guztiak bezala, Lemoako eskolan ere gabonak ospatzen dira. Denon artean Olentzero bat egiten dute. Non bukatzen dutenean beheko sarreran jartzen dute eta gabonetako oporrak baino egun bat arinego, sarreratik hartzen dute eta ikastola guztia doa olentzeroaren ostetik udaletxera heldu arte. Udaletxera heltzean, 6.mailakoak udaletxeko balkoira igotzen dute.

Olentzero balkoian dagoenean, ikasleak plazan kantatzen hasten dira, olentzeroren abestia eta gabonetako beste pare bat kanta. Ondoren, ikastola guztia irakasleekin batera Lemoako auzo gehinetara abestera doaz, non karameluak botatzen dizkie.

Nola pasatzen diren umeak gabonak heltzen direnean!!!jejje. Espero dogu inoiz ez aldatzea hau!!!!

Aurten, oraindik ez denez heldu egun hori, lehengo urteko arzgaki bat jarri dugu, ikusi deizuen nolako ohitura den hori egitea Lemoako Ikastetxean.

GABON KANTAK

Lemoako ikastetxe honetan, beste ekitaldi batzuk egiten diren moduan, narrazki eta ipuin lehiaketa kasu, ohitura ere bada, gabon kantak abestea eguberrietan. Beraiek sortutako Olentzero bat Udaletxeko plazara eramaten dute eta bertan gabon kantak abesten dituzte.

Bertan dituzue zenbait abesti:

HATOR HATOR
Hator, hator mutil etxera
gaztaina ximelak jatera,
gabon gaua ospatutzeko
aitaren eta amaren ondoan.
Ikusiko duk aita berrezka
amaren poz ta atseginez.

Eragiok, mutil, aurreko danbolin horri.
Gaztainak erre artean,
gaztainak erre artean,
txipli txapla, Pum!

Gabon gaua pozik igaro daigun.

GABON GABIAN
Gabon gabian oituten dogu
guztiok opari ona
bixigu, lebatz, makilau saltzan
bakoitzak berak al dauana

Gero txurrun plin plan
ardau eta pattarrak
artuak hartuta
saguak saguka.

OLENTZERO

Olentzero buru handia
entendimentuz jantzia
bart arratsean
edan omen du
bost arrobako zahagia.

Hoi urde tripa haundia
tragatu bait du
tragatu bait du
Hoi urde tripa haundia
tragatu bait du zahagia.

Animatu eta etxez etxe gabon kantak abestu, betiko ohiturak dirau dezan!

Abesti gehiago askuratzeko hemen begiratu.


GABONETAKO MARRAZKI LEHIAKETA!!!


Urtero ohitura den bezala, aurten ere, Lemoako J.B EGUZKIZA MEABE ikastetxean gabonetako marrazki lehiaketa egingo da. Ikastetxeko ikasleek hartzen dute parte bertan eta ziklo bakoitzeko marrazki honenak eramaten du saria. Baina, beste ikaskideak ere beren saria daramate, marrazkia eginez parte hartzearena.
Nola ez, marrazkiaren gaia gabonak dira eta marrazki guztiak gai honi buruzkoak izan beharko dira.

Ziklo bakoitzeko marrazki onenak jasotzen duen zaria, material didaktikoa da.


Lehiaketari buruzko informazio gehigarria behar ezkero hementxe daukazu.

ORIENTING SAIOA

Egun hauetan, J. B EGUZKIZA MEABE ikastetxeko ikasleek, Heziketa Fisikoko irakaslearekin orientazioari buruzko saioak dituzte, ikastetxeen arteko Orienting saiorako prestatzeko asmoz. Bertan, ikastetxe ezberdinetako ikasleek parte hartuko dute.

Helburu horrekin entrenatzen dabiltza J.B EGUZKIZA MEABEko ikasleak, honela norberaren orientazioa hobetuz eta gai honen inguruko dituzten ezagutzak handituz.

Heziketa Fisikoko irakasleak zenbait saio honen inguruan eman ditu, lehiaketa honen prestakuntzarako mendira irteera batzuk eginez orientazioa taldekidetzan lantzeko.

















Gaiaren inguruan gehigarria den bideo bat daukazue hemen, zeinetan orientazioaren iguruko azalpenak ematen diren: