martes, 20 de octubre de 2009

J.B EGUSKIZA MEABE " HERRI IKASTETXEA "


Lehenik eta behin, eskerrak eman J.B EGUZKIZA MEABE ikastetxeari. Blog hau egiterako orduan ez digutelako inolako trabarik jarri eta gurekin elkarlanean aritu direlako blog hau eratzeko.

Blogaren helburua, J.B EGUZKIZA MEABE ikastetxean egiten dituzten ekintzen (irteerak, saio kulturalak,...) berri ematea da. Ikastetxe honetan egiten diren jarduerak ezagutzera ematea.

J.B EGUZKIZA MEABE ikastetxea Arratia eskualdean kokatuta dago, Lemoa herrian zehazki. 3150 biztanle inguru ditu Lemoako herriak eta Bizkaiko erdigunean kokatuta dago.