lunes, 14 de diciembre de 2009

GABON KANTAK

Lemoako ikastetxe honetan, beste ekitaldi batzuk egiten diren moduan, narrazki eta ipuin lehiaketa kasu, ohitura ere bada, gabon kantak abestea eguberrietan. Beraiek sortutako Olentzero bat Udaletxeko plazara eramaten dute eta bertan gabon kantak abesten dituzte.

Bertan dituzue zenbait abesti:

HATOR HATOR
Hator, hator mutil etxera
gaztaina ximelak jatera,
gabon gaua ospatutzeko
aitaren eta amaren ondoan.
Ikusiko duk aita berrezka
amaren poz ta atseginez.

Eragiok, mutil, aurreko danbolin horri.
Gaztainak erre artean,
gaztainak erre artean,
txipli txapla, Pum!

Gabon gaua pozik igaro daigun.

GABON GABIAN
Gabon gabian oituten dogu
guztiok opari ona
bixigu, lebatz, makilau saltzan
bakoitzak berak al dauana

Gero txurrun plin plan
ardau eta pattarrak
artuak hartuta
saguak saguka.

OLENTZERO

Olentzero buru handia
entendimentuz jantzia
bart arratsean
edan omen du
bost arrobako zahagia.

Hoi urde tripa haundia
tragatu bait du
tragatu bait du
Hoi urde tripa haundia
tragatu bait du zahagia.

Animatu eta etxez etxe gabon kantak abestu, betiko ohiturak dirau dezan!

Abesti gehiago askuratzeko hemen begiratu.


No hay comentarios:

Publicar un comentario